XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testuaren kohesioa

Emendiozkoak: ere (ere bai, ere ez, baita ere, ezta ere...), gainera, bestalde, behintzat, behinik behin, bederen, halaber, orobat...

Gehitze zentzua damaiote perpaus edo testu pasarteari.

Hautakariak: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainerantzean, bertzenaz, ezpabere...

Aurreko perpaus edo testu pasartearen kontra bestelako aukera bat aurkezten dute.

Aurkaritzakoak: berriz, ordea, ostera, dena den, dena dela, aldiz, barren, halere, haatik, hala eta guztiz (ere), aitzitik, alabaina...

Bi perpaus edo testu pasarteren arteko kontrakotasuna markatzeko erabiltzen dira.

Ondoriozkoak: beraz, bada (ba), hortaz, orduan, honela(tan), hala(tan), horrenbestez...

Ondorioztatze bat adierazi nahi denean erabiltzen dira.

Kausazkoak: izan ere, hain zuzen ere, zeren, bada...

Aurreko perpaus edo testu pasartearen zergatia emateko erabiltzen dira.

A.6.2.2.3. Intonazioa

Uste dugun baino garrantzi handiagoko kohesio modua da.

Hizkuntza mintzatuko testuetan bakarrik du balioa, noski.

Hitz katea Hitz katea hitz egiterakoan hitzak ez dira bakarka eta isolaturik ahoskatzen, aurreko eta atzekoekin lotuta baizik, kate mailak bailiren.Ehun eta bat = eundabat (D.2.3.) osatzen duen silaba bakoitzak tonu bat du.

Katea mintzatua, horrela, soinu ezberdinen tonu segida bilakatzen da.

Tonu segida horri deritzo intonazioa.

Eta intonazioa elementu askoren mende dago: puntuazio zeinuak (koma, puntu, harridura edo galdera zeinua...) asmo komunikatiboa, komunikazio ekintzaren tokia...

Egitate hauek erakusten dute intonazioaren garrantzia:

1) Intonazioaren bidez igartzen dugu esaldia amaiturik dagoen ala ez.

Zinemara joango naiz (..) beheranzko tonemaz (tonu bukaeraz) esaten badut, entzuten dagoenak badaki nik nire enuntziazioa amaitua dudala.

Goranzko tonemaz badiot, ordea, Zinemara joango naiz (..) hartzaileak oraindik ere segida bat espero du, badaki nire enuntziazioari oraindik ere zerbait gehiago erantsi nahi diodala: Zinemara joango naiz (..), biok elkarrekin joatekotan (..).

2) Esaldi luzeak talde fonikotan, zatitan alegia, ematen dira, etenek sortarazten duten intonazioa ere (azentu, hitz katea, diptongazio, etab.ekin batera) guztiz zaindu beharra dagoelako.

Honela esango genituzke bi esaldi hauek: